Igandean Ander Deuna eguna ospatuko da Sopelan. Goizeko 11:00etan hasita, kalejira egingo dute udaletxetik Ander Deuna baselizara, Barinatxe Txistu Eskolako kideen doinuekin lagunduta. Ekitaldi nagusienetako bat 13:30ean izango da: Sopelako herriak Joane Somarribari eskainiko dio omenaldia, Udaletxeko Plazan. Bertan TIC saria emango diote txirrindulariari.
18:00etan, berriz, bertso-saioa egongo da Urko kiroldegian, Ibilaldia 2004k antolatuta. Besteak beste, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertzolariek parte hartuko dute. Azkenik, 20:00etan, Barinatxe Dantza Eskolak antolaturiko txistula eta dantza ekitaldia egongo da San Pedro elizan.
Amaitzeko, Unai Elorriagak solasaldia eskainiko du datorren astelehenean, udaletxeko sarreran, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ekitaldi honekin bukatuko dira Ander Deuna 2003ko jaiak.
Euskararen Eguna Sopelan
Beste alde batetik, Sopelako Udalak hainbat kultur-ekitaldi antolatu ditu, Uribe Kostako Mankomunitatearekin lankidetzan, Ander Deuna Ikastolako eta Zipiriñe ikastetxeko ikasleentzat, azaroaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta.
Egun horretan, zirkua eta antzerkia nahasten dituen Zirika Zirkus umeentzako emanaldia eskainiko dute 10:00etatik 12:00etara, udaletxeko ekitaldi-aretoan. Abenduaren 4an eta 5ean, berriz, Anne Monna oskola eta Karramarroi txotxongilo ikuskizuna egongo da, 9:30etatik 11:00etara, toki berean.