Umeentzako ipuin kontaketa Gorlizko Erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 28a, 23:22

Bihar hiru urtetik gorako ume eta gazteentzako ipuin kontalari saioa egingo dute Kandelen Argipean kultur elkartearen eskutik, 18:30etik aurrera, Gorlizko Erakustaretoan (Osasun etxean). Ipuinak kontatzearekin batera, irakurzaletasuna eta ahozko tradizioa bultzatu nahi du Gorlizko Udalak saio honekin. Ordu bete iraungo du eta era guztietako ipuinak kontatuko dira. Saioa dohainik izango da. Puntualitatea eskatu dute antolatzaileek, 18:40ean itxiko dira ateak.

Ekitaldia Gorlizko Udal Liburutegiak antolatuta dago, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren diru laguntzarekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun