Aste baten buruan 38 urtetako beste lagun bat topatu eta sorteoan bere izena ez zegoela kontatu zidan. Eta beste 37ko batek ez duela horretan sinesten eta abar, eta abar. Badirudi ia 40 urterekin inork ez daukala etxerik!
- "¿Qué pasa, que no teneis casa?", barre egiten zigun ohiko broma batez tabernari batek aurrekoan.
- "Ba ez!".
Lana bila metroan nindoala, 'Getxo, dena zure esku, all you can get' iragarkiari erreparatu nion, eta iragarki erraldoi hura behatzerakoan, nahigabe galtzaileen zorroan ikusi nuen nire burua. Agian nire izaeraren kontua izango da, luxuzko kirol portu txukunak eraikitzen dituzten bitartean, ni ezezkortasuna pairatzea, zerbaiten erruduna bainintz.
Ez dakit herriko jauntxoek zer izkutazten duten, akaso Bela Lugoshi-k (Drakula maisulana pantailara eraman zuen aktoreak) ez du ondino bere odol sarraskia bukatu, eta beraien esanetara Getxoko Udaletxeko hilkutxa baten dirau lotan, gu denak 'vampiro' bilakatzeko prest, etengabe elikagaiak bilatzen ibiltzeak dakarren antsiedadea gugana ekartzeko xedeaz. Ay ama! Eta non izkutatuko gara oso ausartak ez garenok, soberakinak izatera ez gaituzte mugiaraziko ezta? Ze nik nahi dudana izan nahi dut, euskalduna izatea nahi dudan bezala oso ausarta ez izateko eskubidea ere izan nahi dut, eta ez bata... bai badakit!, ez ginateke zertan izkutatzen ibili behar ezta?
Orain dela gutxi, Gudalquivir ibaiako erriberan poteatzen nengoen bertako batzuekin, eta bati, Getxokoa nintzela esandakoan, "joder, qué nivel, mucha pasta y mucha droga o qué?" - erantzun zidan - "Sí, la droga está guay" - erantzun nion nere hitzei erreparatu barik.
Antza denez, arrazoia zeukan, zeren erromatar jauregiak bezalako etxeak eraikitzea amildegien alboan ez da edonon gertatzen, eta gainontzekoak garrantzi gutxiago daukanez. Is a nice place to die(leku aproposa da hiltzeko) dio Hondarribiako musika talde batek. Buf, barkaidazue tristezia, berriro dinotzuet. Uste dut, bakean utziko zaituztedala behingoz, zeren tristetzen hasi naiz jada, eta ez dut ezer berririk ekartzen. Hurrengo baten, saiatuko nahiz modu baiezkorrean gure herriaren gainean berba egiten, baten batek azalduko dit nola. Unerik aproposena esateko ez bada ere, gora bihotzak!