Marokoko olatuez berbetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 29a, 22:37

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Atzo, lagun batekin Marokoko olatuez berbetan nengoela, ezin nituen burutik kendu maiz telebistan ikusten ditudan irudiak. Marokotik etortzen diren egoera zetorkidan burura. Marokoko olatuan taula gainean surfa egiteko eskaintzen duten edertasunaz liluratuta sentitzen naizen bezala, izoztuta uzten naute Marokotik 'bestelako tauletan' irizten direnen irudiak. Batzuk olatu-uhinen atzetik joaten gara, askatasun osoz, bidean inolako oztoporik aurkitu gabe. Haiek, bizitza duin baten bila datozenak, ordea, delinkuente gisa tratatuak izaten dira. Are gehiago, guri han ongi etorria egin eta, haiei, Espainako Gobernuak joan-etorria egitera behartu.

Honen aurrean, Getxokoari zein Euskal Herriko deste udalei, orain dela egun batzuk onartua izan den Atzerritarren Legearen erreformaren aurrean desobedientzia burutu dezaten eskatzen diet, erroldatzen diren etorkinei buruzko informazioa Espainako Polizia Zuzendaritzari ematera uko eginez. Etorkin hauek nahiz eta paperak ez eduki, erroldaketa giza-eskumen oinarrizkoenak eskuratzeko (osasun zerbitzua, umeen eskolaraketa, gizarte larrialdirako laguntza edota oinarrizko errenta) eskubide osoa daukate, tramite administratiboa baita beraientzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun