'Kutsidazu bidea, Ixabel', euskaldunberri baten xelebrekeriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 1a, 20:11

Gorringo antzerki taldeak Joxean Sagastizabalen 'Kutsidazu bidea, Ixabel' lan ospetsua eskainiko du bihar Algortako Getxo Antzokian. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, euskaldunberri baten xelebrekeriak egongo dira ikusgai aipatutako antzezlanean. Sarrera dohainik da.

1994an, Joxean Sagastizabalek 'Kutsidazu bidea, Isabel' liburu arrakastatsua argitaratu zuen. Lan honek bere 30. argitaraldiarekin euskarazko libururik salduena izatea lortu zuen. Orain, komedia honen antzerkirako egokitzapena dakargu Getxora Gorringo antzerki taldeak, liburuaren protagonista den euskaldun berri baten bizierez publikoari barre eragiteko asmoz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun