Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna be ospatuko du Gorrondatxe Kultur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 2a, 22:35

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna izateaz gain, lehenagotik ere Nafarroaren Eguna dela aditzera emateko, ekitaldia antolatu du Gorrondatxe Kultur Elkarteak. Izan ere, Getxon eta Euskal Herriko hainbat tokitan, euskararen eguna bezala baino ez da ospatu abenduaren 3a, azken urteetan. Hori dela eta, "ospakizun bikoitza" egitera deitzen dute.

Besteak beste, "arrano beltza, katedun bandera gorria eta ikurrina astinduz" Algortako kaleak musika eta dantzarekin alaituko dituzte aipatutako egunean, 19:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun