"ETArekin zeharkako lotura" izatea leporatu diete EHUko 103 ikasleri, Unibertsitate Legearen aurka itxialdia egiteagatik. Getxoko epaile batek Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du kasua, Ikasle Abertzaleak taldeak eta Kepa Manzisidor ikasleen abokatuak Leioako kanpusean adierazi dutenez. Haien esanetan, itxialdia "baketsua" eta "istilurik gabea" izan zen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!