Nazioarteko Auzitegi Penalak jada mahai gainean dituen zenbait gairi buruzko informazioa eskainiko dute hizlariek. Aipatu auzitegiak duela gutxi aukeratu ditu epaile-kideak eta fiskala, eta modu honetan ekin dio bere benetako ibilbideari.
Gainera, Espainako Gobernuak aurki onartuko du auzitegi horrekiko Lankidetzarako Legea, salaketa aurkezteko aukera Gobernuari bakarrik uzten dion eredu baten arabera. Hori ez da izan beste herrialde batzuek aukeratu duten eredua. Hizlariek modu kritikoan baloratuko dute Estatuaren eta Nazioarteko Auzitegi Penalaren arteko harreman-eredua.
Halaber, Jose Couso 'Tele 5'-ko kamera-gizonaren hilketa ere landuko du Gomez Benitezek, '¿Debe ser considerado un crimen de guerra?' izenburuko hitzaldian, eta baita AEBk Nazioarteko Auzitegi Penalaren inguruan duen jarrera ere (bere soldaduentzako inmunitate eskaera).
EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalak 'Nazioarteko Zuzenbide Penal berria: 1988ko Erromako Estatutuaren egungo egoera' gaiari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu biharko Leioako campusean. Jose Manuel Gomez Benitez (Carlos III Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Nazioarteko Zuzenbide Penal Humanitarioko eta Giza Eskubideen Katedrako zuzendaria) eta Alicia Gil (UNEDeko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra) izango dira hizlariak.