Uribe Kosta elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 3a, 22:34

Adimen-urritasuna duten pertsonei laguntza eskaintzen dien Uribe Kosta elkarteak ate irekien jardunaldia ospatuko du bihar, Urritasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Urtea dela-eta. Ekimen honen bitartez, elkarte bizkaitarrak bere instalazioak eta bertan lan egiten duen langile taldea erakutsi nahi die herritarrei eta erakundeei.

Nahi duten guztiek Leioako Gorlizeko eta Neguriko eguneko zentroak, Urdulizeko Mendiondo Zentro Okupazionala, eta Santa Ana, Gobela eta Belausteko etxebizitzak bisitatu ahal izango dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun