Gernikako epaitegiak 180 euroko isuna ezarri die Algortako bi gazteri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 4a, 17:50

Epaiketa azaroaren 20an egin zen Gernikan, eta epaileak "falta de orden público" izan dela ebatzi du, Gorka eta Txomini ertzainei erasotzea, mehatxatzea eta iraintzea leporatuta!

Epaiketan azaldu zuten bezala goizeko 03:00etan herriko kale batetik zihoazen kantatzen, 'Gaztea naiz eta harro nago. Faxismoaren kontra' martxaren kanpalekua aldera, ingurutik hamar bat ertzain irten eta eraso zietenean.

Epaiketara agertu ziren lau ertzainek beste bertsio bat kontatu zuten, epaileak ontzat eman duena, eta horretarako lekuko bat ere aurkeztu zuten: bertan izandako beste ertzain bat!

Berez zigor txikia ezarri dietela pentsa dezakegu, antzeko kasuetan eta holako akusazioekin ezartzen dituzten zigorrak kontutan izanda. Baina kontua zera da: gazte eta abertzaleak izateagatik besterik gabe eraso zietela eta gainera errudun gisa agerrarazi nahi dituztela!

Gainera ez da isuna bakarrik: hasteko bertan jasandako erasoa dago; gero, jasotako tratuen ondorioz ospitalera ere eraman behar izan zituzten; ondoren bizi izan duten jazarpena eta etorriko zitzaienaren aurrean sortutako egonezina; epaiketaren gorabeheretatik pasa behar (abokatuen kontuak ordaintzea ere barne) eta errudun gisa agertu eta isuna ordaindu beharra, bestela espetxera eramango dituztelako!

Okerrena, bada, horixe da: epai honek eskua ematen diela erasotzaileei gazte abertzaleak erasotzeko, jazartzeko eta torturatzeko inpunitate eta babes osoarekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun