Historian zehar emakumeek abokatu izateko edukitako aukerak aztertuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 4a, 21:08

EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalak 'Emakumezko abokatuak atzo eta gaur' izeneko mintegia antolatu du biharko, Leioako campusean. 11:15ean hasita, emakumezko abokatuek antzinean izan zuten eta gaur egun duten papera aztertuko da.

EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez, XX. mendeko emakumeen errealitatea zein izan zen, eta XXI. menderako aurreikuspenak zeintzuk diren jorratuko dituzte hizlariek. Emakumeek antzinean abokatuak izateko aukera zeukaten ala ez, zein motatako arazoak defendatzen zituzten (eurenak ala besteenak) eta diskurtso politikoak emateko gaitasuna bazeukaten aztertuko dituzte, besteak beste.

Mintegian parte hartuko duten hizlariak atzoko eta gaurko emakumezko abokatuak "irudikatzen" saiatuko dira. Halaber, hiritartasun osora iristeko borrokan jasan zituzten gorabeherak eta lortzeko dauden erronkak ere landuko dituzte.

Hizlariak hiru izango dira: Evelyn Höbenreich, Graz-eko Unibertsitateko Zuzenbide Erromatarreko katedraduna (Austria); Juan Churruca, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Erromatarreko katedradun emeritua; eta Juana Maria Balmaseda, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanordea eta abokatua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun