Etxeko lanak egiten ikasi zuten, kastelanoz hitzegiten ere bai eta inguruko mutilekin ezkondu. Batzuk euren hizkuntza galdu ,beste batzuk argitaratu ezin daitezkeen egoerak jasan. Baina beraiek ez dira lotsatzen horretaz, nahiz eta egoera larriak pasatu harro sentitzen dira. Harrikoa egin,sukaldean aritu, plantxan ere, guzti hori ondo egiten ikasi zuten eta oraindik badakite.
Askotan egoera honek aittitteren beste gogoeta batzuk ekartzen dizkit burura, gerra denboran, entrenamentu barik borrokara, ezer jakin gabe,askotan bihotzak agintzen zielako egin behar zutela; egoera larria baina azkenean txistuen atzetik frontera. Oroitzapen txarrak ez zituen kontatzen, bakarrik jasotakoak eta ikasitakoa, amamaren bezalakoak. Sarritan uste izan dut, gaur eguneko gazteak, gu geu, trena hartu eta gure herritik aldegiterakoan, ustekabean kanpora, ezagutzen ez dugun pertsonekin lan egitera joaterakoan, zer nolako inpresio eta sentzazio izango genuke? Askok bildurra, bakardadea eta abar. Gainera gure gizartea ez da ordukoa bezalakoa, amamaren gizartea aintzinekoa eta oso baserritarra zen, berak ez zuen ezer ulertuko, hizkuntza eta inguruari dagokionez.
Ezkondu ziren, famili bat osatu eta bestelakoak jasan baina holako esperientziak asko markatzen du pertsona bera. Gaur egun orduko neskak topatzen direnean oraindik euskaraz hitzegiten dute beraien artean, Amorebietako Isabel, Elorrioko Pauli edo Iurretako Encarna; garai bereziko jende berezia, garai horretako baloreak mantendu izan dutenak, eskerrik asko kanpotik etorri zinatelako gure herria aberastera.