Getxoko Udalak eta Aldai Patronatoak elkarren arteko hitzarmena berretsi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 9a, 18:34

Indarrean zegoen elkarren arteko hitzarmena lau urtez luzatzeko erabakia hartu dute gaur Getxoko Udalak eta Aldai Patronatoak. Udalerriko kultura, kirola eta aisialdirako hainbat ekimen sustatzea da helburu nagusia.

Hitzarmenari esker, Udalak 15.025 euroko dirulaguntza emango dio patronatoari, Algortako Karitate kalean dituen aretoek sorturiko kudeaketa eta mantentze gastuei aurre egiteko. Horren ordez, Aldai Patronatoak, ezarritako baldintzekin bat datozen udalerriko elkarte eta taldeei utziko dizkie aretoak. Udalalaren dirua patronatoaren aurrekontu osoaren %20a da.

Gaur egun, 26 talde dira Aldai Patronatoaren kide. Besteak beste, Getxo Surf Taldea, Getxoko Atletismo Kluba, Getxoko Euskal Pilota Taldea, Basozaleak (Getxoko elkarte mikologiko eta botanikoa), Musike Topagunea Elkartea, Bizarra Lepoan Euskara Elkartea, Ilegabe Bizkaia, ALBE Algortako Bertsolari Eskola, Algortako Arraun Taldea, Club Deportivo Getxo, Kutxus Areatxu Fanfarrea, Parkinson Bizkaia, Getxoko Herri Kirol Taldea, Getxo Hockey Taldea eta 'Ukberri' Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartea bera ere bai. Jon Arrierta,

Aldai Patronatoko presidenteak adierazi duenez, talde guztiekin harremana kontratu bidez dago araututa.

Aldai Patronatoak Algortako Karitate kaleko 1 zenbakian du egoitza. Bi areto eta sei gela ditu udalerriko elkarte eta taldeei eskaintzeko. Bertan, bilerak, ekitaldiak edo materiala gorde dezaten. Gaur egun, kide berriak hartzeko aretorik ez dute, baina gelak erabiltzeko aukera badago, egutegia egokituz gero, ekimen puntualak egiteko. Horri buruz hitz egin du Dimas Ramos, patronatoko kideak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun