Garapenaren aldeko lankidetzarako beste 44 mila euro emango ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 9a, 19:34
Garapenaren aldeko lankidetzarako zortzi proiekturi ez ohiko dirulaguntza ematea onartu du Getxoko Udaleko Gobernu Batzordeak.

Getxoko Udalak urtean zehar garapenearen aldeko lankidetzari eman dionari gehitu behar zaizkion beste 44.314 euro. Oraingoan eta berritasun bezala, udalerri barruan aurrera eramango diren proiektu batzuek jasoko dute dirulaguntza.
Iñaki Zarraoa, Getxoko alkateak gaur zehaztu duenez, uda garaian beste herrialde batzuetako haurrak etxean hartzeko lan egiten duten bi elkartek jasoko dute dirua. Hain zuzen ere, Bielorrusiako haurrekin lan egiten duen ACOBI eta Ukraniako neska eta mutilak ekartzen dituen CHERNOVIL elkarteak. Lehenengoak 3 mila eta bigarrenak 3.600 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Horretaz gain, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak sensibilizazio kanpaina egingo du udalerrian. Getxon etorkinei eskola-laguntza emateko aurrera eramaten ari den kanpaina ere egiten ari da Perualde elkartea, Fadura Instituoaren laguntzarekin.

Saharan egingo diren beste bi proiektuk ere dirulaguntza jasoko dute. Alde batetik, saharar kanpamenduetara premia biziko gaiak eramango dituen larrialdi-programak; eta bestetik, Saharako Nazioarteko Zine Jaialdiaren alde. Honek kanpamenduen irudia munduan zabaltzeko balioko du.

Hegoamerikan egingo diren beste bi egitasmok ere jasoko dute dirulaguntza. Alde batetik, Ekuadorreko Bellavistan Eleizbarrutiko Misioek babestutako haurrentzako jantoki bat egitekoa; eta bestetik, Hirugarren Munduko Gazteen elkarteak Guatemalan txerrikien produkziorako granja bat martxan jartzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun