Gabon-kanten kontzertua ostiralean Algortako Redentor elizan

Erabiltzailearen aurpegia
Abenduaren 12an gabon-kanten emanaldia eskainiko da Algortako Redentor Elizan, 20:30etik aurrera. Kontzertua ETBk grabatuko du, gero Gabonetan emateko. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko taldeek parte hartuko dute bertan. Gonbidapenekin bakarrik sar daiteke ekitaldira. Gonbidapenik gura izanez gero telefono hauetara deitu beharko da: 94 431 58 59 edo 665 703 167.

Hirugarren aldiz, emanaldia eskainiko dute Getxon, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko taldeek. 1999ko abenduan, elkarteko abesbatza izan zen kontzertua eman zuena Musika Hezkuntzarako Nazioarteko Elkarteak Andres Isasi Musika Eskolan antolatutako ekitaldietan. Bigarren aldia, berriz, maiatzaren 17an, Musikaldian.
Oraingoan, elkarteko hiru taldek parte hartuko dute gabon-kanten kontzertuan: abesbatza, Gazte Orkestra eta Orkestra Txikia. Hauek, Musika Eskola ezberdinetako ikaslez horniturik daude. Abesbatzak eta Orkestra Txikiak, 40-50 kide inguru dauzkate, hurrenez hurren, 12 eta 17 urte artekoak.

Orain dela sei urte hasi ziren eta bi urteko iraupena du talde bakoitzak. Horrela Musika Eskoletako adin ezberdinetako ikasleei parte hartzeko aukera ematen zaie. Beraz, hiru aldiz berriztatu dituzte taldeak. Eta Gazte Orkestraren kasuan, zenbait ikaslek Orkestra Txikitik pasatu dira lehenago.

Talde hauek jaio zirenetik, hainbat kontzertu ezberdin eman dituzte Euskal Herriko hainbet txokoetan, eta baita kanpoan ere.


EGITARAUA

- Ator, Ator (Herrikoa)
- Hitza haragi egin zen (Herrikoa)
- Artzaiak datoz (Herrikoa)
- Erregeak datoz (Herrikoa)
- Zapata txuria (Herrikoa)
- Horra Mari Domingi (Herrikoa)
- Eguberriko lorea (Hilario Olazaran)
- Isilik (Hilario Olazaran)
- Portaltxo batean (Hilario Olazaran)
- Estalpe zahar batean (Herrikoa)
- Gabon gaba (Franz Grüber)
- Oi Betlehem (Herrikoa)
- Adeste Fideles (Herrikoa)
- Belenen sortu zaigu (Herrikoa)
- Gaueko hamabiak (Herrikoa)
- Haur eder baten bila (Herrikoa)
- Mesias sarritan (Bartolomé Ercilla)
- Olentzero (Herrikoa)

- ORKESTRA TXIKIA Zuzendaria: Iñaki Lagos
- KOROA Zuzendaria: Estibalitz Arrizabalaga
- GAZTE ORKESTRA Zuzendaria: Javier Ituarte
- PIANOJOLEA Josetxo Fernández de Ortega
- GETXOKO MUSIKA ESKOLAKO TXISTU BANDA