Beti ere zerbait apurtuta egon behar, eta euria egiten duenean are txarragoa izaten da. Nork ez du ezagutzen lurra bustita dagoelako laprast egin eta geltokian erori den lagunik? Gainera, gero kexuka joaten bazara ez pentsa aurpegi ona jarriko dizutenik. Nahiz eta ez aipatu, erortzearen errua zurea izan dela ulertzera ematen dizu batek baino gehiagok. Eskerrak metroko langile guztiak horrelakoak ez direnik.
Dena den, honekin ez dut esan nahi metroan guztia txarra denik. Larunbat gauetan, kotxeak etxean utzi eta leku batetik bestera mugitzen dira metroan ehundaka gazte, eta hain gazte ez direnek. Eskertzekoa benetan. Izan ere, arrazoia bata edo bestea dela inori errua bota gabe, jende asko hil egin da errepideetan azkenaldian.