'Bidai Konbinatuak' hitzaldia gaur Berangoko kontsumitzaileak informatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 10a, 14:25
Uribe Kostako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) antolatuta, 'Bidai Konbinatuak' hitzaldia eskainiko da gaur, 19:00etatik aurrera, Berangoetako Kultur Etxean. Bertan, Conchi Recio eta Jon Ariño hizlariak arituko dira.
Azken aste hauetan, KIUBek Berangoko Kultur Etxean antolatutako hirugarren saioa da gaurkoa. Izan ere, azaroa eta abendua bitartean, hitzaldi sorta jarri dute abian, kontsumitzaileei euren eskubideen berri emateko edota saltzaile eta bezeroen artean sortu daitezkeen arazoei konponbidea bilatzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkartearen laguntza jaso dute.

Azaroaren 26an, 'Gabonetako Kontsumoa' hitzaldia eskaini zuten eta abenduaren 3an 'Laguntza Teknikoko Zerbitzua' izenekoa. Jardunaldiekin amaitzeko, 'Etxebizitza' hitzaldia emango dute abenduaren 17an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun