Unicef-en 'Bakearen ametsak' erakusketa ostiralera arte egongo da ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 10a, 15:15
Abenduaren 12ra arte, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoak (Unicef) antolatutako 'Bakearen ametsak' argazki erakusketa egongo da ikusgai, 10:00etatik 13:00 etara, Sopelako Udaletxeko Hall Kulturalean. Gudek haurtzaroan daukaten eragina erakustea eta gizartea arazo horren aurrean sentsibilizatzea da erakusketa honen helburua.

Argazki erakusketarekin batera, errealizadore euskaldunek egindako bi laburmetraien emanaldiak ere antolatu dituzte. Lehenengoa, 'Patesnak, un cuento de Navidad' (13') atzo egon zen ikusgai. Bigarrena, 'El olvido de la memoria' (26') bihar eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara bitarteko sesio jarraituan. Biak Tríper & Zapin produktorak eginak dira Iñaki Elizalderen zuzendaritzapean.
Unicef-eko EAEko delegazioak antolaturiko 'Bakearen Ametsak' erakusketak 13 panelez osatuta dago eta hilabete hauetan zehar hainbat udalerritan egongo da ikusgai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun