GNU/Linux ez da sistema eragile bat - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar

Erabiltzailearen aurpegia
GNU/Linux ez da sistema eragile bat. Iraultza da.

Zero eta batetaz haratago doan pentsatu eta aritzeko era bat da, banatzea, parte hartzea, ikasi eta irakastea.

Txikitik handira doan herri iniziatiba, mugimendu asamblearioa, eta tartean instalazio arazotxoren bat.

Euskaraz bizitzeko eskubideari beste ate bat irekitzen dion giltza, jakintza eta ahalmena guztiena egiten duen mahaia, gaztetxeetako afari begetarianoa, eta putreei muturrean eman.
GNU/Linuxen munduan sartzeko ez duzu ispilurik gurutzatu behar, ezta Consumer aldizkariaren banaketen arteko konparaketa estudiatu behar. Sartu, atea irekita dago.

Hona hiru sarbide:

Librezale.org (Soft librearen inguruko lantalde euskalduna)
Webgunea: http://www.librezale.org
Posta zerrendan apuntatzeko:
http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org

EuskalGNU (Soft librearen inguruko lantalde euskalduna)
Webgunea: http://www.euskalgnu.org
Posta zerrendan apuntatzeko: http://euskalgnu.org/azpihtmleu/postazerrendak/index.html

Metabolik (Leioako gaztetxeko Hacklab-a)
Webgunea: http://www.sindominio.net/metabolik/
Posta zerrendan apuntatzeko: http://listas.sindominio.net/cgi-bin/mailman/listinfo/hacklab-leioa