Ibilaldia 2004ko materiala saltzeko, denda berria zabaldu zuten, pasa den astean, Leioako Sabino Arana kaleko 50 zenbakian. Besteak beste, kamisteak, sudaderak eta beste artikulo pila (prakak, txanoak, bufandak, eskularruak, poltsak, diruzorrak, buruko zintak...) daude salgai bertan. Sopelan ere beste denda bat daukate.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!