Aztiak antzerki taldeak 'El jardin' azken lana aurkeztuko du Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 12a, 18:19

Aztiak antzerki konpainia basauriarrak bere azken lana aurkeztuko du bihar Getxo Antzokian, 'El jardin' izenburukoa. Getxoko Antzerki Eskolak antolatutako V. Emakume Bideak Zikloaren barruan dago saioa eta 19:00etan hasiko da, sarrera 3 eurokoa delarik.

'El jardin' antzezlanak Arabela, Pot eta Mariaren istorioa kontatzen du, duela bi urte gaileta enpresa batetik kaleratuak izan ziren hiru emakume. Gainera, Poten senarra berehala desagertu zen, arrastorik utzi gabe.

Potek eta Arabelak 'El jardin' kanposantuan bilatuko dute babesa, eta elkarrekin bizitzen saiatuko dira. Ehorztetxe bat zabaltzea ere erabakiko dute, eta hileta surrealista bat prestatzen hasiko dira. Ordura arte eskuraezinak ziren sekretuak azalduko dituzte.

Sortu zenetik, hainbat saio prestatu ditu Aztiak taldeak, hala nola, 'Matrona Uni Viro', 'Sangre Gorda', 'La binguera', 'Encarceladas. Pasion entre rejas', 'El pitillito' eta 'El agua milagrosa'. Emakume Bideak zikloan 'Feliz Navidad, querida hermana', 'Servicio de ayuda a la mujer', 'Sirenas de asfalto' eta 'El retorno de Selina' taularatu dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun