Babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 12a, 19:01
Mendibile, Pinueta eta Txorierri auzoetan babes ofizialeko 212 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten, asteazkenean, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak.

Leioan erroldatu zirela, hiru eta bost urteko tartea beteta eduki beharko dute etxebizitza hauek eskuratu nahi dituzten guztiek. Udaberrian zozketatuko dira, Etxebidek horrelakoetan jartzen dituen baldintzak kontutan hartuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun