Eusebio Melero Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko diputatuak, Jose Maria Ezpeleta Barrikako alkateak eta Nicolas Oñate Plentziako alkateak, bi udalerriak lotzeko, N-2122 errepidean eraiki berri den oinezkoentzako pasealekua inauguratuko dute datorren astelehenean, 13:00etan hasiko den ekitaldian.
Aldundiko iturriek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazi dutenez, ibaiaren gainetik doan pasabide berriari esker, oinezkoek ez ezik errepidetik doazen ibilgailuek ere segurtasun-baldintza hobeagoak izango dituzte herri batetik bestera joateko.
Guztira 1,6 milioi eurotik gora inbertitu behar izan dituzte eraikitzeko eta hamabi hilabete baino gehiago behar izan dira lanak amaitzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.