Unibertsitate Legea kolokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 12a, 22:12

Unibertsitate Lege berriaren inguruko eztabaida atzeratu egin da EAJ alderdiak eskatuta. PPk eta PSE-EEk beren zuzenketak erretiratu egingo zituztela iragarri ostean, EAJk ez zuen aurrera jarraitu nahi izan Sozialista Abertzaleak taldearen babesarekin bakarrik ez jarraitzearren. Xabier Ormaetxea EAJko legebiltzarkidearen esanetan, EHUko interesen aurretik beste interes batzuei lehentasuna ematen dien jendea dago batzordean eta horrek "arazo larriak" sortu ditu.

Unibertsitate Lege berria ituntzeko batzordea bertan behera geratu da

Eusko Legebiltzarrean Unibertsitate Sistema lege proposamenaren aurkezpena bertan behera geratu zen atzo, Hezkuntza eta Kultura Batzordeko buru Martin Aranburuk hala erabakita. «Arazo larriak» zirela tarteko, azalpen handiegirik eman gabe batzordea epe jakinik gabe atzeratzea proposatu zuen Aranburuk.

Jarraitu

Unibertsitate Legearen etena eraginez atzo Legebiltzarrean gertatutakoaren erru nagusia PP eta PSEeri egotzi diete EAk eta EAJk

Unibertsitate Legea SA Sozialista Abertzaleak taldearekin soilik ez hitzartzearren, atzera egin zuen atzo EAJk Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta, ondorioz lege horren bidea etenda geratu da. Nolanahi ere, atzo gertatutakoaren ardura nagusia PPri eta PSEri egotzi diete Euskadi Irratiko politikarien solasaldian EAJko eta EAko ordezkari diren Markel Olanok eta Sabin Intxaurragak. Batasunako Pernando Barrenak, berriz, Ibarretxe lehendakariak SAren aurka ezarritako "betoa" ikusi du horren guztiaren atzean.

Jarraitu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun