Abenduaren 17an amaituko da Barrikako III. Tenis Txapelketan izena emateko epea. Mutil zein neskentzako, bi kategoria jarri dituzte antolatzaieek: hasberriak (alevín) eta haurrak (infantil). Apuntatzeko 607669073 telefono zenbakira deitzea besterik ez dute parte hartu nahi dutenek. Inskripzio-kuotak, berriz, 10 (federatuak) eta 5 (federatugabeak) eurokoak izango dira, hurrenez hurren.
Barrikako Gabonetako III. Tenis Txapelketa abenduaren 20tik 28ra ospatuko da, Abaroa Tenis Klubak antolatuta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.