Hurrengo eguaztenean, alegia, abenduaren 24an beste Olentzero jai batez goza dezakezue, oraingo honetan Leioan bertan. Kalejira eta kale antzerkia dira egongo direnen artean azpimarragarrienak.
Eta bukatzeko, abenduaren 27an egongo denaren berri eman behar dizuegu. Larunbat horretan bertan San Mames futbol zelaian Ander Deuna eta Betiko ikastoletako ikasleek prestatutako ekitaldia aipatu beharra dago, hori bai, Euskadiko selekzioaren partida hasi aurretik izango da.
Antolaketan parte hartzeko deia
'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren bukaeran. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com
Eider Senarriaga, Ibilaldia 2004
Jakin dakizuenez, Ibilaldiak hamaika ekitaldi antolatzen ari da beste gauza askoren artean, eta hortaz, ezin pentsa genezakeen Gabonetan ez zuela ezer prestatuko.