Literaturaren mundura hurbiltzen gaituzten lehenengoak gure irakasleak izaten dira. Dena esan beharra dago: bidaltzen zizkidaten liburuak ez nituen gogoz irakurtzen (Kepa barkatu, baina bidaltzen zenituen liburuak nahiko aspergarriak ziren). Nekeza da topatzea gustatzen zaigun liburua, baina aurkitzen da. Jon Arretxeren bidai kronikekin engatxatu nintzen eta gaur egun aurkitzen dudan liburu oro irensten dut.
Libururik salduenak aurtengo edizioan Sarriren Kolosala izango da eta Atxagaren 'Soinujoalearen semea' izan dira. Milaka ale saldu omen dira. Hi, ez duzu erosi Sarriren azkena? Nik erosi dut eta oso ondo egon behar da. Hilabete pasatu eta pertsona horrek ziuraski ez duela tituloa birritan irakurri. Zergatik egin behar diogu kasu liburu salduenari? Zergatik ez dugu bilatzen gure gustokoa den liburua eta alde batera uzten ditugu betiko idazle zaharkituak? Ez daukat ezer izen handiko idazleen aurka. Kontrakoa, meritu itzela daukate ni ez bainintzakeen kapaz izango hori egiten. Baina utzi ditzagun topikoak alde batera eta gustatzen zaiguna irakurri dezagun nahiz eta ezaguna ez izan idazlea.
2003.urtea txarra izan da argitaletxeentzat eta orokorrean euskalgintzarentzat. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera, Zabaltzen-en aurkako operazioa, atxiloketak... Hori dela eta jendea kontzientziatu omen da aurtengo azokan erosi behar zela. Argitaletxeentzat mesedagarria izan da hainbeste saltzea, baina euskal literaturarentzat ez. Zertarako hainbeste liburu gero gure egongelako apaletan geldi egoteko? Algortan 'Literatur txokoa' deritzon ekimena aspaldi jarri zen abian. Liburu bat proposatzen da eta idazlea etortzen da eta berarekin komentatzen da. Oso polita, ezta? Ba hamar pertsona batzen gara bataz beste. Bai, bai ondo irakurri duzue, saltzen den guztirako huskeria hutsa.
Liburu asko ditugu, oso euskaltzaleak gara, euskaraz hitz egiten dugu... Gutxiago esan eta gehiago egin! Erdu literaturara!
Portzierto, ez badugu elkar ikusten: Zorionak eta urte berri on!