Adin txikiko errumaniar bi atxilotu zituen larunbatean Ertzaintzak ustez Leioako merkataritza-zentro batetan DVD filmeak lapurtzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko zortziak aldera izan ziren gertaerak. Merkatal-guneko segurtasun langileek bi gazteak geldiarazi zituzten, ordaindu gabe, hainbat artikulurekin joatera zihoazenean. Ertzaintzara deitu eta, agenteak bertara heldu zirenean, DVD formatoko 45 pelikula atzeman zizkieten. Guztira, zortziehun euro baino gehiagoko balioa daukate aipatutako filmeek.
Bertara hurbildu ziren ertzainek gazteek 17 urte zituztela frogatu zuten. Ordaindu gabe, 834 euroko balioa zeukaten DVDak eramatera zihoazela ikusita, atxilotu eta komisariara eraman zituzten adin txikiko bi errumaniarrak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.