Ikasketa-gela berria ireki dute Sopelako Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia
Otsailaren 15a bitartean, ikasketa-gela zabaldu dute Sopelako Institutuan. Ricardo Ibarra Sopelako Udaleko alkateordeak adierazi duenez, hasiera batetan, unibertsitateko ikasleentzako irekitzea aurrikusi duten arren, "horrek ez du esan nahi beste batzuk sartu ezin izango direnik". Hori bai, Udal Liburutegiko bazkideentzako pentsatuta dago ikasketa-gela.
Kultur Etxean ezin dituztelako ikasle guztiak sartu hartu dute ikasketa-gela berria zabaltzeko erabakia. Bertara joan nahi dutenek, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:00etara edukiko dute zabalik. Larunbatetan, berriz, 9:00etatik 13:00etara irekiko ditu ateak, goizez, eta 16:00etatik 19:00etara, arratsaldez. Eta azkenik, igandeetan, 10:00etatik 13:00etara.