Euskarak pairatzen duen egoera salatu du Zientzietako Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 15a, 23:41

Adierazi duenez, "edozein ikaslek euskaraz ikasteko duen eskubidea urratuta dago".

Ikasturte hasieran, zientzietako sei ikasketetan Fakultateko euskararen egoera aztertu zuen eta «edozein ikaslek euskaraz ikasteko duen eskubidea urratuta dagoela» ondorioztatu du Zientzietako Asanbladak. Egoera hori salatzeko kanpaina hasi duela azaldu zuen taldeak, atzo Leioako campusean egindako agerraldian. Hori konpontzeko, Zientzietako Asanbladako ikasleek beharrezkoak diren bitartekoak ezartzeko exijitu zioten errektoretzari.

Jarraitu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun