'Esanak Esan!' Algortako musika talde gazteon diska

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 16a, 18:36

Hemen dago jada 'Esanak Esan!', Algortako gazte asanbladak argitaraturiko herriko taldeen diskoa. Arazo eta oztopo ugariren ostean kalean dago. Borrokaz, desadostazunez eta sentimenduz beteriko 19 abesti aurkituko dituzue 'Esanak Esan!' diskoan. Gazteok gazteontzat eginiko diskoa, grabaketatik banaketara arte. Abestiak ere horrelakoak dira: gazteak, errebeldeak, iraultzaileak... gai ezberdinak jorratzen dituzte gazteek, hala nola, okupazioa, inperialismoa, eskubideen urraketa, indar errepresiboak, politikariak, barne sentimenduak, pasibitatea,... oro har sistema usteldu honek gazteongan sortzen dituen arazoak eta kezkak.

Aspaldi honetan ohituta gaude 'Operacion triunfo' edo antzeko musika usteldua edonon entzutera. Musika hau sistemak egina da eta bi funtzio dauzka. Lehena, enpresa multinazionalak aberastea bai abestien jabegoarekin, bai beren prefabrikatutako abeslarien irudiarekin. Eta bigarrenik gazteria alienatzea, uniformizatzea eta pasibitatearen besaulkira kateatzera. Azpimarratzekoak dira musika mota honetatik jasotzen ditugun baloreak: ospea, diruaren gutizia, itxura, luxua... eta bitartean, kalean sortutako eta benetako arazoei buruz diharduten taldeei oztopoak jartzen dizkiete eta isilarazten dituzte.

Horrexegatik sortu zen 'Esanak Esan!' proiektua. Ikusten genuelako talde asko zeudela herrian eta gauza asko zituztela esateko baina zailtasunak zeuzkatela diskoa bat grabatzeko edo entsegu lokaletik ateratzeko. Horregatik taldeei bidea pixka bat erraztea erabaki genuen eta konpakto honen ideia sortu zen. Herriko gazte batekin kontaktatu genuen grabaketaz arduratu zedin eta Santutxuko beste gazte bat konpaktoaren diseinuaz arduratu zen. Abestien grabazioa Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxean burutu zen. Diskoa finantzatzeko dirua Maidagan etxean burutu genituen kontzertu batzuetatik lortu genuen. Diskoa sare komertzialetik at ateratzea erabaki genuen, geure filosofiarekin koherenteak izateko, kultura merkantzia bat ez dela uste dugulako

Honekin agurtzen gara, diskoa honetan modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei eskerrak emanez eta hemendik aterako diren proiektu berriei ongi etorria emanez.

Irauli dezagun sistema!


Portada (jpg)
Esanak Esan! (gif)
Taldeak1 (gif)
Taldeak2 (gif)

Informazio gehiagorako: Algortako Gazte Asanblada
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun