Iruñearako autobusak jarri dituzte Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 16a, 21:58

Euskal Herriak Bere Eskola taldeak hezkuntza sistema propioaren alde abenduaren 20an, larunbatean, Iruñean egingo den manifestaziora joateko, autobusak antolatu dituzte Algortan. Besteak beste, 635 206 825 telefono zenbakira deituz edota Gorrondatxe herriko tabernan eta Gestorasen dago izena emateko aukera. 15:00etan, Villamontetik abiatuko da autobusa.

'Inposaketarik ez!' lelopeko protesta ekitaldia EHBEk bultzatutako Hezkuntza Deialdiaren baitan egingo da. 17:30ean Iruñeako Golem-etik abiatuko da manifestazio nazionala.

Atxikimendua (pdf)

Informazio gehiagorako: hezkuntzadeialdia@euskalerria.org

Gaiaren inguruko albisteak:
Manifestaziora deitu du EHBEk euskal hezkuntza sistemaren alde - Berria
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun