Hirurak dira Getxo herrikoak, eta beraien kurrikuluma benetan da aberatsa. Biotz Alaik aurkezpen gutxi behar du; 1923an sortu zenetik Estatuan, Europan zein Amerikan kontzertu ugari eman dituzte, eta ainbat sari jaso ere nazio eta nazioarte mailan, ala nola, Neuchatel-eko (Suitza) Nazioarteko Lehiaketan Urrezko Domina; ahots baxuen lehen saria Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan; Torreviejako Polifonia Lehiaketan lehen saria... Gaur egun 65 ahots baxuz osatuta dago abesbatza hau, eta zazpi diska dituzte grabatuta.
1989tik Javier Oyarzabalek zuzentzen du Biotz Alai abesbatza. Olatz Gorrotxategi Milanon bizi da. Tito Schipa-ren Lece-ko Kontserbatorioan ikasi zuen musika, eta kantuko diploma lortu zuen bertan. Ondoren Angelika Tuccari sopranoaren aginduetara eman zituen bi urte Erroman, eta Rodolfo Celletti-k zuzendutako Ahozko Teknika eta Estiloari buruzko ikastaroan parte hartu zuen, Martina Francako Valle D' Itra-ko jaialdian. Interprete egokikorra izanik, ganbera musikako errepertorio ederra prestatu du, barrokoa, lied-a, kantu espainiarra eta frantseza edota gaur egungo abanguardismoa interpretatuz.
Maitane Abasolo J. Crisóstomo Arriaga kontserbatorioko irakaslea da. Bere ikasketak Madrileko Errege Kontserbatorio Nagusian burutu zituen, pianoko goreneko maila eta ganbera-musikako goreneko maila ere. Hainbat kontzertutan hartu du parte " Doinuzahar" ganbara- abesbatzarekin.