Lankide baten heriotza dela eta, Erandioko Siemsa Norte enpresan bi ordutako lanuztea egitera deitu du CCOO sindikatuak.
Francisco Cabado Leiras Siemsa Norte enpresako langilea eta CCOO sindikatuko ordezkaria zen, eta joan den astelehenean hil zen, bere enpresaren aginduz, Zaragozan zegoenean muntaia lanak egiten.
Lanuztea goizeko hamaiketatik ordu batetara izango da. Gainera, konzentrazioa egingo dute 12:30ean Erandioko Udaletxeko plazan.
CCOOko iturrien arabera, "berriro ere agerian geratu da, azpikontrataturik dauden langileek jasaten dituzten presioek ahal den lasterren, beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatzen dutela". Horrela, "era egokian" eskuhartzea eskatu dio Administrazioari sindikatuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.