Bihar zabalduko dute Urdulizko Gabonetako Parkea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 17a, 21:36
Abenduaren 18 eta 19an Umeentzako Gabonetako Parkea egongo da zabalik, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30etara, izango da ordutegia. Horretaz gain, animazio ikuskizuna egingo dute kiroldegian bertan, ostiralean, 18:30etik aurrera.
Beste alde batetik, Julia Diez idazleak 'Biografía de nadie' liburua aurkeztuko du, abenduaren 20an, Urdulizko Kultur Etxean. 18:00etan hasiko da ekitaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun