Takolo, Pirritx eta Porrotxen azken lana ostiralean Ibilaldia 2004ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 17a, 21:37

Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, 'Poxpolin Marisorgin' euren azkeneko lana estreinatuko dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailasoek, abenduaren 19an, Sopelako Urko kiroldegian. Besteak beste, bi saio egongo dira: bata, 17:00etan, eta bestea, 19:30ean. Betiko eta Ander Deuna ikastoletan, Sopelako Udaletxeko Hall Kulturalean eta, Sopela eta Leioako Ibilaldiko dendetan daude salgai sarrerak, bost euro ordainduta.

Egun berean, Olentzero jaia egingo dute Leioako Betiko Ikastolan.

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren bukaeran. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun