Bertso-afaria antolatu du azaroaren 19an Ariku Kultur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 17a, 21:37

Gabon giroan murgiltzen hasteko, bertso-afaria antolatu du, abenduaren 19an, Berangoko Ariku Kultur Taldeak. 21:30ak aldera hasiko da ekitaldia herriko La Palmera erretegian eta, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira kantari. Txartelak Berangoko Nebarrebak tabernan daude salgai, hamar euro ordainduta.

Horretaz gain, kale-antzerki ikuskizuna antolatu dute abenduaren 21erako. Eguerdiko 13:00etan, Berangoeta Kultur Etxetik abiatu eta Sabino Arana kalean amaituko da Kukubiltxo taldearen 'Mamutsak' antzezlana.

Bestalde, udaberrira begira, mendira irteerak egingo ditu Ariku Kultur Taldeak. Horretaz gain, primerako ikastaroak antolatzen ditu, Berangoko Santa Ana eskoletan, hileko 15 euro ordainduz. Izena emateko 652747584 deitzea besterik ez dago, arratsaldeko saietatik aurrera.

- Panderoa: eguaztenetan 19:00etatik 20:00etara.
- Alboka: barikuetan 18:30etik 19:30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun