Sindikatuak "harrituta eta haserre"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 18a, 21:03

LAB, ELA eta EILASek gogorarazi dute Unibertsitatearen lege egitasmoaren atzean eragile askoren lana dagoela.

LAB, ELA eta EILAS sindikatuek, herenegun Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordean Unibertsitate Legearen inguruan gertatutakoaren inguruan, "harridura" eta "haserrea" agertu dute. Haien ustez, "hainbat hilabetetako lana ezin da pikutara bidali, beto politikari aukera emateagatik". PPren jarrera "harrigarritzat" jo zuten, "ez baita konformatzen LOU ezartzearekin". "Hemen behar den legea garatzen ez den bitartean", LOUrekiko menpekotasunak oso ondorio larriak ekar ditzakeela uste dute.

Jarraitu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun