Epaiketa urriaren 8an egin zen, Bilboko Penaleko Aretoan. Eta Algortako gazte hauei mehatxuak eta koazioak leporatzen dizkie epaileak, 2000ko maiatzeko hauteskundeetan PPko zinegotzi Marisa Arrue Telletxen bizkarzain eta poliziez inguratuta beste PPko kide batzuekin esku-orriak banatzen ari zirela, Euskal Presoak Euskal Herrira eta antzeko "mehatxuak" egin zizkiotelako.
Akusatuen abokatuak errekurritu egingo du epai hau, lege-hausterik izatekotan, "falta" izan beharko zela argudiatuta.
Ez da gazte hauek zigortzen eta jazartzen duten lehenengo aldia. Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzedi dagoeneko espetxean daude beste auziengatik. Eta garbi dago Algortako gazte sektore baten kontra diseinatutako estrategia polizial-politiko-judizialaren kate-begi bat besterik ez dela zigor hau.