Elkarte eta Pertsona Boluntarioen Sariak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 19a, 21:40

FEGEBOL Getxoko Boluntariotza Erakundeen Federazioak eta Carlos Aranak, Getxoko Parkinson Elkartekoa, Urteko Elkarte eta Pertsona Boluntarioen Sariak jaso dituzte hurrenez-hurren. Honako sariak duela hamar urte banatzen dituzte Getxoko boluntariotza erakundeek, iaz Federazioan osatuta.

Algortako Kultur Etxean egindako ekitaldian Iñaki Urkiza, Gizarte Zerbitzuen zinegotzia eta beste udal ordezkari batzuk izan ziren. Dominak banatu zizkieten hamar urte hauetan saria jaso duten pertsona eta elkarte guztiei.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun