Areetako Geltokiko Plazak haurrentzako zonaldea hartuko du, eta ondoko aparkalekuan gazteentzako gunea kokatuko da. Goizez, 11:00etatik 14:00ak arte egongo da irekita, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00ak arte, 24an eta 31n izan ezik, ordubete lehenego itxiko baita arratsaldez. Hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Haurrentzako zonaldea 2.500 metro karratuko karpa erraldoi batean egongo da. Bertan, puzgarriak, zaldiko-maldikoa, karrusela, skalextrika, txiki-park, Disney Kluba, dragoia eta txikienentzako ludoteka bat izango dira.
Gazteentzako zonaldeari dagokionez, simuladorea, igel-toka, autotxokeak eta ohe elastikoak izango dira, familia guztiari zuzenduriko ezusteko ikuskizun dibertigarri berri batekin batera. Zonalde honek 500 metro karratuko karpa bat izango du.
Bestalde, Ibaiondo kalean, makilajerako edota mozorroak eta giltzatakoak egiteko taillerak kokatuko dira. Gainera, egun osoan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko Garbibusa bisitatu ahal izango da; bertan, txikienek jokoak eta tresna informatikoak erabili ahal izango dituzte, ingurumena hobetzeko prozesuak ikasi ahal izateko.