Droga bigunak legalizatu beharko lirateke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 20a, 21:56

Aste honetan pil-pilean dagoen gai bat jorratuko dugu: droga bigunak, cannabis eta 'maria'. Nire iritzian, legalizatu beharko lituzkete era terapeutikoan erabili ahal izateko, ACV, minbizia edo miokardio infartoa duten gaixoek. Ikerketa askoren arabera, Hegoamerikako biztanleen bizi itxaropena ehun urtera arte luzatzen da, neurri batean, drogak legalizatuta daudelako eta biztanleen %80a kontsumitzailea delako. Holandan ere legalizatuta daude eta 'coffee-shop'-etan saltzen dituzte. Hemen legalizazioaren alde egin beharko genuke eta medikuek errezetatu egin beharko lituzkete, eta botiketan saldu. Arrazoi guzti hauengatik, droga bigunak kontsumitu ahal izatea legala izan beharko litzateke, kontrolpean noski eta ez gazteriak egiten duen moduan. Hobe da jende osasuntsua drogazale hilak baino.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun