Ehunka ikasle manifestatu ziren atzo ikasle auzipetuen alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 19a, 22:23

Itxialdi batean parte hartzeagatik "ETArekin lotura izatea" leporatu die Getxoko epaileak

Unibertsitate Lege Organikoaren (ULO-LOU) aurkako itxialdi batean parte hartzeagatik auzipetuta dauden 103 ikasleei babes eman eta "euskal ikasleen kontrako muntai politiko-judizialak" salatzeko, ehunka lagun manifestatu ziren atzo Leioa, Gasteiz eta Donostiako unibertsitateetan. Leioako kanpusean 300 lagunek egin zuten manifestazioa, ertzain ugariz inguraturik. Gasteizen beste 300 lagun bildu ziren. Donostiako Ibaetako fakultatean, berriz, ehun bat lagunek egin zuten manifestazioa.

Jarraitu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun