Diskriminazioa? - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 20a, 22:05

Joan den egunean lagun batekin hitz egiten nengoela, bere "EGA" azterketako nota begiratu behar zuela esan zidan. Lagundu nion eta internetetik galdu ondoren azkenean lortu genuen emaitza ikustea, tamalez, suspentsua zeukan.

Nik be, orain dela 2 urte, azterketa honetan huts egin nuen. 18 urte daramatzat euskeraz hitz egiten eta oraindik ez dut lortu hau egiaztatzen duen "paperik". Gero galdetzen didatenean ze hizkuntzak dakizkidan, "paperik" erakusten ez badut, ezer ez jakitea bezala dela esango didate.

Zergatik ez didate eskatzen gazteleraz dakidala erakusten duen azkertetarik?

Zoritxarrez, hau horrela da. Nahiz eta Euskal Herrian bizi eta nire bizitza osoan euskeraz hitz egin eta ikasi, nire hizkuntza gaztelera da.

Azterketa hau gainditzeko euskaltegi batera apuntatu behar izango dut, gramatika ikasi eta azterketa gainditu. Orduan euskera dakidala erakutsi ahal izango dut.

Ingelesei lana bilatzerakoan ez diete ingeles azterketarik egiten.

Frantzian, Alemanian eta beste hirietan berdin gertatzen da. Espainolen kasuan ere gauza bera, orduan zergatik Euskal Herritarrok ezberdin jokatu behar dugu?

Hau, euskaldunok pairatzen dugun diskriminazioetariko bat da. Noiz arte?
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun