15 eta 16 urte bitarteko bost adin txikiko lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean Getxoko Udaltzaingoak, ustez, mehatxuekin, adin txikikoak ziren beste gazte batzuei lapurtzeagatik. Gertaeran 18:00ak aldera izan ziren. Areetako Santa Ana inguruan, bost gaztek, ustez, beste mutil batzuk beldurtu eta sakeleko telefono bat eta dirua ostu zieten.
Erasotutako gazte batek udal poliziak ohartarazi zituen eta horiek ustezko lapurren bila abiatu ziren. Azkenean, Bizkaiko Zubian atxilotu zituzten ibaia gurutzatu baino lehen. Atxiloketa unean lapurtutako objektuak zeramatzaten aldean.
Horien artean, guztiak Sestaoko bizilagunak, beste udalerri batean antzeko gertakariak zirela eta atxilotutako bat badago. Diligentziak egiten ari dira Adin Txikikoen Fiskaltzara eramateko.
Getxoko Udaltzaingoak 30 lagun inguru atxilotu ditu aurten antzeko delituengatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.