Getxoko Udalak zozketatzen dituen babes ofizialeko lehenengo etxebizitzak direla azpimarratu nahi izan du Iñaki Zarraoa alkateak. Bertan zeudenei gogoratu nahi izan die eraikitze-lanak oso aurreratuta daudela eta datorren urteko otsailerako prest egongo direla etxeak bertan bizitzeko. Iñaki Urkiza Etxebizitza zinegotziak, berriz, getxotar guztiek etxebizitza izateko eskubidearen alde lanean jarraituko dutela adierazi du.
Eusko Jaurlaritzak esleitutako etxebizitzekin gertatu ez zen bezala, gaur, banan-banan egin dute zozketa, hau da, zenbakiz zenbaki. Orduan, zenbaki bakarra atera zuten, eta hortik aurrera erabaki ziren hurrengoak zeintzuk izango ziren. Frontoian bildutakoek ontzat jo dute gaurko modua.
Zozketatu dituzten Etxezuriko 32 etxebizitzak, 52 eta 79 metro kuadro bitartekoak dira, eta gela bakarra edo bi dituzte. 50 urteko kontzesioaren erregimenean esleitu dituzte.