Eraikitze-lanak udaberrian amaituko diren arren, jadanik lehendabiziko enpresak hartu ditu Leioan egiten ari diren Ibarabarri industriagunea. 'Dow Chemical' konpainiako antzineko lurretan, 55 mila metro koadro hartuko ditu guneak. Horietatik 37 mila lorategiak eta zonalde irekiak izango dira; eta beste 15.858 metro koadro lau eraikinetan banaturiko nabe industrialak (9.345 bulegoak eta 2.714 merkataritza eta erakusketa lokalak).
Horietako eraikin batetan, ehungintza, ontzigintza eta ingenieria enpresak sartu dira jada.
2004ko maiatzerako industriagunearen eraikitze-lanak amaitzea ikusten dute, gaur Neinor enpresa sustatzaileko arduradunek adierazi dutenez. Izan ere, azkeneko nabe industriala egitea besterik ez zaie gelditzen. Guztira, 90 enpresa arituko dira Ibarabarri industriagune berrian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.