Natalia Rodríguez Erandioko IU-EBko zinegotziak adierazi duenez, "oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, giza-eskubideez osoki gozatzeko etorkinek izaten dituzten oztopoetan sakontzea" suposatzen du datu horiek Poliziari emateak. Hiru hilabete igarota, "paperik ez" duten atzerritarrak Espainiatik kanporatzeko eskaera egin dezake Gobernuak.
Etorkinekiko gizarte osoaren elkartasuna lortu ez ezik, "PSOE-EEren kidetasunarekin batera", PPk aurrera eramaten ari den inmigrazio politika salatu nahi du IU-EBk. Rodríguezen iritziz, "gizartean arrazakeria, beldurra eta gorrotoa ereiten ari dira, etorkin guztiak gaizkileak direla salduz".
Horretaz gain, "segurtasuna" aitzaki duen politikaren bidez, "kanponarrak eskubiderik gabeko eskulan merkea bilakatzen duten mafiak" ugaltzea baino ez dute lortu sozialistek eta popularrek, Erandioko IU-EBko bozeramalearen esanetan.