Zipiriñe ikastetxea handitzeko lanak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 23a, 19:16

Zipiriñe ikastetxea handiago egiteko proiektua abian jartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Izan ere, behin baino gehiagotan adierazi du Sopelako Udalak Haur eta Oinarrizko Hezkuntzako umeak hartzeko leku nahikorik ez zegoela zentroan. Obra horiei esker, hegal berri bat eraikiko dute, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.

Zipiriñe ikastetxeko instalazio berriak 2006-2007 ikasturterako zabaltzea aurrikusten dute Hezkuntza Saileko arduradunek. Gutxi gora behera, hogei hilabete beharko dira obrak bukatzeko. Eraikinean egingo duten hegal berriari esker U itxura hartuko du zentroak.

Gaur egun, maila bakoitzeko, D ereduko hiru talde daude Zipiriñe ikastetxean. Aurrera begira laugarren talde bat egotea aurrikusten dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun