Arte Ederretako Fakultateko zortzi ikasleren artelanak erosi ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 23a, 19:27

Ondare Artistikoa Erosteko XI. deialdian aukeraturiko 27 obretatik, zortzi artelan aukeratu ditu, Manuel Montero errektoreak, ordezkari instituzionalek eta fakultateko irakasleek osatutako epaimahaiak.

Besteak beste, Azucena Lozano ('Tengo una muñeca', bideo-instalazioa), Bublboy ('Joyboy', DVDa), Aitor Lajarín ('Playing in the space', argazkia)' Alvaro Razquin ('Toilet', argazkia), Ana Zubikoa ('Izenburu barik', pintura), Alberto Albor ('Dragón', pintura), Carlos Irijalba ('Cápsula habitable III', argazkia) eta Izaskun Etxebarria ('Agujeros de tiempo', eskultura) izan dira aukeratutako artistak eta obrak.

Zortzi artelan hauen eta aukeraturiko gainontzeko 19 obren erakusketa 2004ko urtarrilaren 14ra bitartean ikusi ahal izango da EHUko Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko erakusketa aretoan, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun